Hauteskundeak

Iritsi da bozkatzeko eguna

Karkara 2015ko mai. 24a, 08:00
2015ko mai. 25a, 00:20

Aian ez da errolda aldatu lau urtetan, 1.533koa izan da bi hauteskundeetan. Abstentzioa ere igo egin da Aian, Orion bezala. 464 –%30,27– zen 2011n eta 503 –%32,81– aurten.

2015ko mai. 25a, 00:14

2011n, errolda, 3.992koa zen Orion. Aurten, 4.265koa. Duela lau urtetik hona abstentzioa igo egin da, %7 inguru. Oro har, lau urte hauetako bilakaera ondorengoa izan da:

2015ko mai. 25a, 00:04

2011n, Donostian, 15.587 boto lortu zituen EAJk. Laugarren indarra izan zen hiriburuan. Aurten, Aian bizi den Eneko Goiaren alderdiak 29.029 boto jaso ditu eta indar nagusiena izan da.

2015ko mai. 24a, 23:40

Joxe Mari Luengok alkatetza errepikatuko du Zizurkilen, baina Marian Lazkanok ere babes dezente jaso du. Bere alderdiak, EAJk, 596 boto eskuratu ditu eta alderdi irabazleak, EH Bilduk, 736 boto

2015ko mai. 24a, 23:35

Nikanor Lertxundiren EH Bilduk babes handiena lortu du Getarian. 933 boto lortu ditu, EAJk baino 313 gehiago. EAJk 640 boto eskuratu ditu. Lertxundiren taldeak zazpi zinegotzi izango ditu Getariako Udalean.

Lertxundik Urola Kostako Hitzari esan dionez, "Emaitzak jakin ditudanean besarkada bat eman diet kideei. Eskerrak eman nahi dizkiet aurreko agintaldian zinegotzi izan direnei, lortu dugun emaitza elkarlanean egin dugun lanaren fruitua baita".

2015ko mai. 24a, 23:27

%32,81 abstentzioa egon da Aian eta %33,71 Orion. Aian 1.533 zen zentsua, eta proportzioan, Orion baino jende gehiagok eman du botoa, 1.030ek. Orion zentsua 4.265 zen eta boto-emaileak 2.827 izan dira.

2015ko mai. 24a, 23:14

Aiako eta Orioko batzarkideak dira Ione Cisneros, Marian Lazkano eta Ainhoa Usandizaga. Lehendabizikoa Ahal Dugu Podemosen izenean doa Batzar Nagusietara, eta, beste biak, EAJtik.

2015ko mai. 24a, 23:00

Aiarrek Batzar Nagusietarako ondorengoa bozkatu dute:

EAJ 536
EH Bildu 391
Irabazi 16
Podemos 47
PP 6
PSE-EE 11

2015ko mai. 24a, 22:56

Batzar Nagusietarako Orioko emaitzak ondorengoak izan dira:

EAJ 1255
EH BILDU 965
Irabazi 35
Podemos 247
PP 41
PSE-EE 184

2015ko mai. 24a, 22:50

Aian EAJk 176 botoren aldearekin irabazi du

2015ko mai. 24a, 22:50

Orion EAJK irabazi du 243 botoko aldearekin

2015ko mai. 24a, 22:30

Emaitzak ikusita eta bakoitzak lortu duen zinegotzi kopurua kontuan hartuta, hau izango litzateke udalbatzarraren behin behineko itxura

2015ko mai. 24a, 22:03

Datuen arabera, hau izango litzake Aiako udalbatzarraren behin behineko osaketa:

2015ko mai. 24a, 21:22

Aian ere zenbatu dituzte boto guztiak. Guztira 1030 aiarrek bozkatu dute eta EAJk irabazi du 176 botoren aldearekin:

EAJ 579
EH BILDU 403
PSE-EE 12
Nuloak 9
Zuriak 27

EAJk zazpi zinegotzi lortu ditu eta EH Bilduk 4.

2015ko mai. 24a, 21:19

Behin behineko datuen arabera, hauek dira alderdi bakoitzak lortutako botoak eta horren ondorioz, lortutako zinegotzi kopurua:

EAJ 1133
EH Bildu 890
ORAIN 433
PSE-EE 236
PP 19

Zinegotziak, hortaz, EAJk 6, EH Bilduk 4, ORAINek 2 eta PSE-EEk 1.

2015ko mai. 24a, 21:12

Orioko kultur etxeko A mahaia ere zenbat dute:

EAJ 173
EH Bildu 137
Orain 66
PSE-EE 34
PP 2
Zuriak 19
Nuloak 9

2015ko mai. 24a, 21:08

Orioko kultur etxeko kontaketak ere egin dituzte. EAJk irabazi du B mahaian. Emaitza guztiak:

EAJ 166
EH Bildu 112
Orain 89
PSE-EE 28
PP 3
Nuloak 8
Zuriak 14

2015ko mai. 24a, 21:02

Udaletxeko emaitzak hauek dira:

A MAHAIA
EAJ 240
EH Bildu 191
Orain 79
PSE-EE 48
PP 4
Zuriak 8

B MAHAIA
EAJ 238
EH Bildu 215
Orain 95
PSE-EE 55
PP 5
Zuriak 14

2015ko mai. 24a, 21:00

Udaletxeko bigarren mahaiean ere egin dute kontaketa. Emaitzak:

EAJ 238
EH Bildu 215
Orain 95
PSE-EE 55
PP 5
Zuriak 14

2015ko mai. 24a, 20:50

Orioko Ikastolako datuak:

A MAHAIA
Boto zuriak 7
Baliogabeak 4
PP 2
PSE-EE 28
EH Bildu 97
Orain 52
EAJ-PNV 148


B MAHAIA
Zuriak 8
Baliogabeak 6
EH Bildu 138
Orain 52
PSE-EE 43
EAJ 168

2015ko mai. 24a, 20:46

Ikastolako bigarren mailan ere egin dute kontaketa. Boto emaileak 418 izan dira eta EAJ-PNVk irabazi du:

Zuriak 8
Baliogabeak 6
EH Bildu 138
Orain 52
PSE-EE 43
EAJ 168

2015ko mai. 24a, 20:38

Udaletxeko mahai batean ere egin da kontaketa. Emaitzak hauek dira:

EAJ 240
EH Bildu 191
Orain 79
PSE-EE 48
PP 4
Zuriak 8

2015ko mai. 24a, 20:34

Orioko Ikastolako mahai bateko kontaketa egin da jada. Boto emaileak 338 izan dira. Emaitzak:

Boto zuriak 7
Baliogabeak 4
PP 2
PSE-EE 28
EH Bildu 97
Orain 52
EAJ-PNV 148

2015ko mai. 24a, 20:15

Itxi dituzte hautesontziak, hasi da kontaketa. Udaletxean nahiko azkar doa kontua, kultur etxean, ordea, mantso. Minutuz minutu eguneratuko ditugu emaitza guztiak.

2015ko mai. 24a, 19:23

Aiako eta Orioko datuak eguneratu dituzte. Oraingoz, bigarren neurketa honen arabera hau da bi herrietako parte hartzea:

2015ko mai. 24a, 18:31

Arratsaldeko 18:00etan egin da eguneko bigarren neurketa eta parte hartze datuek ez dute hobera egin Aian. %56,82k bozkatu dute dagoeneko, baina, 2011n, %61,38k bozkatu zuten. Parte hartzea, hortaz, jaitsi egin da.

2015ko mai. 24a, 18:27

Bigarren neurketak argitaratu dituzte eta parte hartze datuek ez dute hobera egin. Orion, esaterako, egindako datuen arabera, duela lau urte %61,05ek bozkatu zuten arratsaldeko 18:00etarako eta, aurten, %55,46ak besterik ez du bozkatu.

2015ko mai. 24a, 17:54

Dagoeneko atera dituzte lehen parte hartze datuak eta Orion, 2011ko datuekin alderatuta, jaitsi egin da botoa eman dutenen kopurua. Duela lau urte %48,40ak eman zuen botoa eguerdiko 14:00etarako. Aurten %42,44ak bozkatu du.

2015ko mai. 24a, 17:48

Lehen parte-hartze datuak 14:00etan eman dituzte. Aian parte hartzea pittin bat jaitsi da 2011 urtearekin alderatuta. Duela lau urte %46,18ak bozkatu zuen honezkero, eta, aurten, bozetara deitutakoen %44,16k bozkatu dute.

2015ko mai. 24a, 13:05

Goizean nahiko lasai egon dira Aiako Lardizabal eskolan. Orain, eguerdian, jende ugari dabil, ordea. Jende ilara luzea dago eta, oro har, aiar asko ari direla bozkatzen esan du mahaikideetako batek.
Arazorik ez dela egon gaineratu du, normaltasun osoz bozkatzen ari dela jendea.

2015ko mai. 24a, 12:48

Bozka paperak prest eramaten ari dira asko; beste askok, bozka pentsatuta, papera hautatu eta hautesontzian sartzen dute. Tendentzua, oro har, bozka paperak momentuan, hauteslekuan, hartzea da.

Orion jende asko ari da bozkatzen, mugimendu asko dagoela diote hauteslekuetako mahaikideek. Udaletxean dago joan-etorri handiena.

2015ko mai. 24a, 12:31

MugimendU handia dabilela azpimarratu du Ikastolako mahaikidetako batek, goiza entretenigarria izaten ari dela. Goiztiarrak egon arren, jende gehiena eguerdian mugitzen ari dela gaineratu du.

2015ko mai. 24a, 12:25

Normaltasunez ari dira bozkatzen bai Aian, bai Orion. Kultur Etxean, gehienez, 600 lagunek eman dezakete bozka eta jada 200 oriotarrek eman dute. Mahaikideek azpimarratu digutenez gero eta lagun gehiagok ematen dute posta bide bozka, eta aurtengo zifra, kultur etxearen kasuan, handia da.

2015ko mai. 22a, 10:23

Orion ondorengo hautesbarrutietan bozkatu beharko dute oriotarrek.

2015ko mai. 22a, 10:23

Aian Lardizabal eskolan bozkatu beharko dute aiarrek.

2015ko mai. 22a, 10:17

Foru hauteskundeetan, 2011n, Aian eta Orion EAJ atera zen irabazle. Dena den, Gipuzkoan, Bildu izan zen indar gehien izan zuen alderdia.

2015ko mai. 22a, 09:29

2007an, duela bi legealdi, 3.881 oriotarrek botatu zuten. Duela lau urteko udal hauteskundeetan 3.992 izan ziren bozka eman zuten oriotarrak. Bozka horietatik guztietatik 1.268 EAJrentzat izan ziren, 1.038 EH Bildurentzat, 395 Orain plataformarentzat, 113 PSE-EErentzat, 38 PP alderdiarentzat eta 37 Aralarrentzat.

2015ko mai. 22a, 09:29

Duela lau urte, 2011n, izan ziren azken udal hauteskundeak; eta, aurrekoak, 2007an. 2007an 1.481 aiarrek bozkatu zuten eta 2011n 1.533 lagunek. 1.533 aiar horietatik 564k EAJri bozkatu zioten, 463k EH Bilduri, 12k PSE-EEri eta 5ek PPri.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!