karkara.eus

Global Training programari buruzko informazio saioa antolatu du Udal Elkarteak

  gizartea  Aia Orio

Uztailaren 7an izango da eta atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egin nahi dituztenei zuzendua egongo da

Global Training nazioarteko beken programa berria jarri dute martxan Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak. Beka horiekin, unibertsitate titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketako ikasketak dituzten gazteek atzerriko enpresa eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera izango dute, beren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan.

60 beka eskaintzen dira 8 hilabetez atzerrian lan egiteko eta 2015 urtea amaitu baino lehen hasiko dira egonaldiak. Ekainaren 26tik uztailaren 27ra da izena emateko epea.

Uztailaren 7an, asteartean, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du beka hauetan interesa duen edonorentzat. Xehetasun guztiak azaldu eta zalantzak argituko dituzte bertan, eta eskabideak egiteko laguntza emango da. 9:30etan izango da ordubeteko saioa Udal Elkartearen egoitzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa