.eus

.eus domeinua zabaltzeko kanpaina

Karkara 2015ko urr. 1a, 12:29

#markatupuntueus traola erabilita oraindik .eus domeinua ez dutenak Interneteko euskal komunitatera erakartzea da PuntuEus Fundazioaren helburua.

Puntueus Fundazioak urtebete darama martxan. Euskal komunitateak gero eta presentzia handiagoa dauka sarean .eus domeinua sortu zenetik, baina kanpaina berezi bat hasi du Puntueus Fundazioak domeinua are gehiago zabaltzeko.

Urriaren 15era bitarte egongo da martxan kanpaina. Herritarrak izango dira ekimenaren protagonistak, enpresetatik norbanakoengana egin nahi izan baitu salto, oraingoan, PuntuEus Fundazioak. Zer marka nahi duzu .eus izatea? galdera bota dute fundazioko kideek. Galdera hori erantzuteko eskatzen diete herritarrei, hortaz, nahikoa da markari argazkia atera eta #markatupuntueus traola erabilita sare sozialetan partekatzea erantzuteko.

Honela oraindik .eus domeinua ez duten horiengana ere iritsi nahi du PuntuEus Fundazioak. Herritarrek ikusten dituzten hutsune edo gabezia horiek betetzeko ahalegina egingo du fundazioak. Horretarako zuen laguntza eskatzen du, esan bezala, argazkiak sare sozialetan #markatupuntueus traola erabilita partekatuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!