Hiru bertso xume

Rosi Lazkano 2015ko ira. 24a, 18:35

Doinua: Aizak hi mutil mainontzi

1

Bat, bi, hiru bertso xume

datorrena(re)n begirune.

Iraila da, aipa nitzake

Hernio eta Gazume;

baina, giza krisi gune,

hantxe gizon eta ume,

kabitu ezina azaldu nahian

ai zenbat hutsune!

2

Abarka sokak lotzea

gailurrera igotzea.

ohitura za(ha)rra eta beharra,

goiza-iluntzea.

Hesi itxien atzea,

duintasuna galtzea

zer desberdina tontor bakoitzak

duen gurutzea.

3

agintarien fedea,

ez denez denon legea.

Eskuzabalen famakoa zen,

euskaldun jendea.

Eskubidea, ordea,

bada ganbaran gordea.

ondorioan geldituko da,

Euskadi berdea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!