Euskaraz bizi-bizi

Literatur lehiaketako sari banaketa Euskararen Egunean

Karkara 2015ko abe. 2a, 13:35

Bihar, abenduaren 3an, Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sari banaketa izango da. 19:00etan, udaletxeko udalbatzar aretoan.

 

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sariak.

Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikariak, Aiako kultur teknikariak eta Karkara aldizkariko kide batek osatu dute. Berak erabaki dute zein izango diren saridunak. Eta sariak bihar, ostegunarekin, banatuko dituzte, abenduaren 3an. Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 19:00etan hasita. 

Ekitaldia irekia izango da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!