Orion eta Aian EAJk irabazi ditu hauteskundeak

Karkara 2015ko abe. 21a, 10:33

Parte-hartzeak gora egin du Orion, eta behera Aian

PPk irabazi ditu azaroaren 20ko hauteskundeak espainia mailan, 7.215.530 boto eta 123 eserleku lortu ditu espainiako kongresuan. Bigarren indarra PSOE izan da, 90 eserleku lortu ditu. Ahal Duguk eta Ciudadanosek, 69 eta 40 eserleku dituzte, hurrenez hurren. EAJk 301.585 boto eta 6 eserleku lortu ditu, eta bilduk 2 eserleku 218.467 botorekin.

Gipuzkoako emaitzak desberdinak izan dira, Ahal Dugu izan da boto gehien jaso dituen indarra, 97,859 botorekin. EAJk, berriz, 91.043 lortu ditu, eta Bilduk 80.880. PSE-EEk 51.530 boto lortu ditu Gipuzkoan. Ahal Duguk aurrea hartu dio, beraz, EAJri Gipuzkoan, baina ez Orion eta Aian.

Oion EAJk lortu ditu boto gehien: 1.046. 2011ko hauteskundeetan baino 38 boto gehiago lortu ditu aurten EAJk. Bigarren indarra EH Bildu izan da, 729 botorekin. Ahal Duguk 651 boto lortu ditu, PSE-EEk 185, PPk 93, IUk 44, Ciudadanosek 33, PACMAk 8, LNk 4, Zero Murrizketa - Berdeakek 4 eta UPyDk 2 boto.

Aian ere EAJ izan da indar bozkatuena. Botoen %42,99 jaso ditu, 380 guztira. Boto gehien jaso dituen hurrengo alderdia EH Bildu izan zen 260 botorekin. Ahal Duguk 187 lortu ditu aian, PPk 17, PSE-EEk 11, Ciudadanosek eta PACMAk 8 boto bakoitzak, IUk 7 eta Zero Murrizketa - Berdeakek 1.

Parte hartzeak gora egin du Orion, baina ez Aian

Duela lau urte baina aiar gutxiago joan ziren atzo bozkatzera. 2011n, %50,52k eman zuten botoa, eta, aurten, %48,81ak. Orion, ordea, gora egin du parte hartzeak. Gutxi, baina gora. 2011n %56,32ak eman zuen botoa eta 2015ean %56,49ak eman du.

Abstentzioak gora Aian eta Orion

Aian 629 lagun abstenitu dira, %41,55. Orion abstentzioa ez da horrenbestekoa izan, %33,63 abstenitu baitira, 1.437 lagun. 2011n ere antzekoa izan zen kopurua, %33,53a.

2011n Amaiur irabazle Aian eta Orion

Duela lau urte, 2011n, Amaiur izan zen alderdi bozkatuena nola Aian, hala Orion. Aian botoen %50,75a lortu zuen, 473 boto. EAJk 386 boto eskuratu zituen, bigarren alderdi bozkatuena izanik. Gainontzeko alderdi bozkatuak ez zituzten apenas botoak jaso.

Orion botoen %42,55a jaso zuen Amaiurrek, 1.129 boto. Orion ere bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan zen, 1.008 botorekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!