Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaileen finalean ere presente

Karkara 2016ko urt. 2a, 08:35

Asteasun izan zen final handia urteko azken egunean, abenduaren 31n. Izeta aiarrek parte hartu zuten eta emaitza paregabeak lortu zituzten.

Izeta II.ak jantzi zuen txapela. 63 jasoaldirekin bera izan zen txapelduna. Eizmendik baino bi jasoaldi gehiago egin zituen. Hirugarren Izeta IV sailkatu zen 59 jasoaldi eginda. Final estua izan zen. Harri jasotzaileek egin beharreko lana honakoa izan zen: hiruna harri jaso behar izan zituzten, 100 kiloko kopa zilindrikoa, 100 kiloko koadroa eta 100 kiloko bola.

 Irabazleak, Izeta II.ak, hiru harriak 21 aldiz jaso zituen. Eizmendik kopa 22 aldiz jaso zuen, koadroa 18 aldiz eta bola 21 alditan. Irabazleak, Izeta IV.ak, 20 jasoaldi egin zituen kopa eta bolarekin eta 19 koadroarekin.

Harri-jasotzaileez gain, aizkolariak ere izan ziren. Aizkolarietan finena Atutxa IIa izan zen. 39 minutu eta 24 segundotan bukatu zuen lana, eta bera izan zen bizkorrena.

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!