1
Europatik Afrikara
urtero iristen gara
Euskal Herritik pasatzekoan
hego-haizerik ez bada.
2
Zuhaitz artean gordeta
guri begira eskopeta,
azkar goaz gu ez bukatzeko
denok berunez beteta.
3
Sartu bide okerrean,
eskopetak haserrean,
ez al zegoen herri honetan
su-etena indarrean?
4
Hegan puestorik puestora
eta ezin egin gora,
berriz etxera onik joatea
miraria izango da.
5
Salbaturik azkenean
jarraitu beharko hegan,
gaurkoan ez dut bukatu David
De Jorgeren sabelean.
6
Berriro hona bisitan
ez naiz etorriko bitan
Euskal Herria bilakatu da
usoentzat Afganistan.