Udazkeneko larunbat goiz batean

Mikel Iruretagoiena 2016ko ots. 5a, 09:00

Doinua: Sorterriko koplak, Mikel Laboa

1

Europatik Afrikara
urtero iristen gara
Euskal Herritik pasatzekoan
hego-haizerik ez bada.

2

Zuhaitz artean gordeta
guri begira eskopeta,
azkar goaz gu ez bukatzeko
denok berunez beteta.

3

Sartu bide okerrean,
eskopetak haserrean,
ez al zegoen herri honetan
su-etena indarrean?

4

Hegan puestorik puestora
eta ezin egin gora,
berriz etxera onik joatea
miraria izango da.

5

Salbaturik azkenean
jarraitu beharko hegan,
gaurkoan ez dut bukatu David
De Jorgeren sabelean.

6

Berriro hona bisitan
ez naiz etorriko bitan
Euskal Herria bilakatu da
usoentzat Afganistan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!