Etxeko ezagunak

Ana G. de Txabarri 2016ko ots. 2a, 13:36

Ehun urte bete dira J. M. Usandizaga (1887-1915) hil zela eta haren lanaren zati handi bat argitaratu gabe dago oraindik. Hori da ausArt records etxearen merituetako bat: gurean sortutako musika eskura jartzea grabazio txukun eta erakargarrietan. Ez diogu inoiz behar bezainbeste eskertuko Juan Rekarteri egiten duen lana.

Eliza handietako giroa, hango oihartzunek, organoaren tutuetatik datorren musikak airea mugitzerakoan sortzen duen dardara… zaila da etxeko salan berdintzea eta, diskoan entzuterakoan, erraza Usandizagaren musikaren harmonia ahaltsuen ederra da galtzea. Alabaina, badira oso gustura entzuten diren piezak, esaterako, Chorale variée eta Variaciones sinfónicas para órgano; seguru asko, gertuagokoak egiten zaizkigulako tempo lasai eta intimoak bestelako hotsandiak baino. Aitor Olea Juaristi aritu da jotzen, Zarauzko eta Azkoitiko Andre Maria Erreginaren elizetako organoetan. Zuzeneko grabazioak dira: interpretearen mugimenduak antzeman daitezke hatzekin eta hankekin teklatuaren gainean ibiltzerakoan sortzen diren soinuengatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!