Minbiziak emandako bizimina

IƱigo Fernandez 2016ko ots. 4a, 13:40

Gaitza, sufrimendua, heriotzaren hurbila. Horiek dira nobela honen abiapuntua eta gai nagusiak. Inork ez dezala pentsa, ordea, liburu ilun, triste edo agoniko baten aurrean gaudenik. Ezta gutxiago ere. Bi dira protagonista nagusiak: pankreako minbizia duen emaztea eta haren senar idazlea. Tamalez, gertakari gutxi asmatu behar izan du Lertxundik fikzio edo autofikzio hau ontzeko.

Biei gertatutakoek eta, batez ere, senar idazlearen gogoetek osatzen dute kontakizuna. Erreferentzia literario eta
artistiko ugari baliatzen ditu idazleak, aipatutako gaiei hamaika ertzetatik begiratu eta heltzeko, osotasun aberatsa eskainiz. Hala ere, erraz, gozo irakurtzen da den-dena.

Duintasunez egiten dio aurre bikoteak gaitzari. Eta idazleak erakusten du literaturak benetan balio duela, nolabaiteko kontsolamendua aurkitzeko ez ezik, baita bizitzaren misterioen gainean argi pixka bat egiteko ere.

Idazle handi baten begiradari esker, gure bizitzako kapitulu askok edo liburu onek bezala, minbiziak eman dezake bizimina.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!