Euskal Herriko Itzulia

Itzulia gurean da

Karkara 2016ko api. 7a, 09:00

Oriotik irtengo da gaur Itzuliaren bosgarren etapa. 12:00etatik aurrera bilduko dira txirrindulariak plazan eta 12:55ean izango da irteera. Oriotik irten eta Zarautz aldera joango dira txirrindulariak eta Eibarren amaituko da azken bigarren etapa.

2016ko api. 8a, 14:16

Alberto Contador txirrindulariari omenaldia egin diete Orioko Udaleko ordezkariek Itzuliko 5. etapa hasi baino lehen. Herriko plazan egin diote omenaldia, parte-hartze orria sinatu aurretik. Joxe Anjel Zalduak eta Aitziber Camposek oroigarriak eman dizkiote Contadorri.

2016ko api. 8a, 10:15

Oriotik irtengo da gaur Itzuliaren bosgarren etapa. 12:00etatik aurrera bilduko dira txirrindulariak plazan eta 12:55ean izango da irteera. Oriotik irten eta Zarautz aldera joango dira txirrindulariak eta Eibarren amaituko da azken bigarren etapa.

2016ko api. 7a, 17:53

Lehia bizia izan da gaurko etapakoa. Azken kilometroetan norgehiagoka estua izan da. Baina Aiako horma igaro eta gero, Samuel Sanchez aurrea hartzen joan da, etaparen buruan jarri da jaitsieran, eta bera izan da gaurko txapelduna.

2016ko api. 7a, 17:53

4. etapa hau eta gero, sailkapen orokorra aldatu egin da. Mikel Landa dagoeneko ez da Itzuliko liderra. Orain Wilco Kelderman da liderra, Sergio Henao du atzetik eta Mikel Landa dago sailkapeneko hirugarren postuan.

2016ko api. 7a, 13:44

Lehen hiru etapen ondoren hau da sailkapen orokorra. Lehen 30 sailkatuen zerrenda da argazkikoa. Mikel Landa euskalduna da, oraingoz, liderra.

2016ko api. 7a, 07:45

Itzulia N-634 errepidetik iritsiko da Oriora. Orion kalez kale ibiliko dira: Antxiola, Kale Nagusia, San Martin ermita, Txanka bidea, Hondartza kalea, Eusko Gurdaria, Kaia kalea, herriko plaza, Aritzaga kalea eta Aita Lertxundi. Zubia pasa ondoren Aiara joango dira txirrindulariak.

Ondoren, berriz ere Oriora etorriko dira txirrindulariak. Txankatik sartuko dira eta hondartzara joango dira, etapa amaiera han egongo baita.

2016ko api. 7a, 07:45

Aiatik Itzulia 15:00ak aldera pasako da. Lehendabizi Santiora joango dira txirrindulariak, gero kaskora, ondoren Laurgainera eta handik Zarautzera.

Gero berriz joango da Aiara, 16:30ak aldera. Ibilbide hau egingo du: Ubegun industriagunea, Errota, Arruti, Azkue, Illarramendi, Arizmendi, kaskoa eta herrigunetik Laurgainerako bidea egingo dute. Laurgainetik Oriorako bidea hartuko dute.

2016ko api. 6a, 18:14

4. etapa honetako ibilbidea da argazkikoa. Kilometroa, altuera, errepidea eta eremua zehazten ditu. Oriora 84 kilometroan iritsiko da. Aiara 93. kilometroan.

2016ko api. 6a, 18:14

Gaurko etapako mapa. Lehen zatia berdez dago, bigarrena gorriz eta azkena urdinez.

2016ko api. 6a, 18:14

Gaurko etaparen ibilbidea Orion. Bi aldiz pasako dira txirrindulariak Oriotik. Lehendabiziko aldian ibilbide berdea egingo dute. Gero, gorria. Hondartza parean bukatuko da.

2016ko api. 6a, 18:14

Gaurko etaparen ibilbidea Aian. Bi aldiz pasako da Itzulia Aiatik. Lehenengo aldiz, Zarautzera bidean, ibilbide berdea egingo dute. Bigarren aldiz igarotzean, Zarautzetik bueltan, ibilbide gorria egingo dute.

2016ko api. 6a, 17:51

Lesakan hasi eta Orion bukatuko da gaurko etapa. Guztira 165 kilometro ditu eta Oriora 84 kilometroan iritsiko dira. Handik Aiara joan dira. Bi aldiz pasako dira Aiatik. Etapa Orioko hondartzan bukatuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!