Etxauzia

Maddi Sarasua 2016ko mai. 2a, 15:19

Iparraldeko Hitzan, martxoaren 11n

1

Etxauzia pribatua,
Etxauzia nehorena.
Denena den ondarea,
denentzat den gozamena.
Gure idei(a) (e)ta lekuak
ez ditzagula kondena.
Erabiliz talde indar
eta taldeko sormena,
jada bada handirako,
bada laneko onena
ametsentzat jauregia
eraikitzeko onena.

2

Jauregi bat eraikitzen
lehen harritik liteke has,
herriarentzat nahi dugu,
herritik egina beraz.
Euskaldun bati ametsa
ezin dakioke ebats,
hiru milioi eskutan,
hiru milioi aukeraz.
Euskaldunak girelako,
ilusioa ateraz,
sakeletan arin baina
borondatean aberats.

3

Koronarik ez daukegu
ez bada guhaurk jauntzia,
izan gaitezela gure
historiaren nausia.
Kultura, proiektu leku,
inspiragarri zauzia?
Egin dezagun jadanik
irabazle den auzia
berkonkistatik eraiki
(e)ta gozatzera jauzia,
gure eskuetan hartu
dezagula Etxauzia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!