Euskara kolonizatuta

Karkara 2016ko mai. 2a, 12:22

Olasagasti

Euskal Herriko Itzulia pasa da Oriotik. Eguraldiak lagundu ez duen arren, txirrindulariak bikain aritu dira, baita antolakuntza-logistika ere. Badirudi guztia ondo joan dela, baina... ziur horrela izan dela? Ez.

Herrian zabaldutako suplemento especial publicitario delakoan, Orioko eragile guztiak –alkatea, turismo eta kultura ordezkaria, kanpineko arduraduna eta antolakuntzako ordezkaria– gazteleraz jo eta su jarri dituzte azalpenak ematen.  Itzuliak oriotarron euskara suntsitu du, hikuntz-kolonizazioak berean jarraitzen du… gureak ez du erremediorik. Ez gara kapaz gure nortasun linguistikoari eman beharreko babesa emateko. Euskararen arnasgunea omen da Orio… kaka!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!