Arrantza, historikoki, herriaren sostengua izan dela ez da inongo gezurra. Ezta zu gabe arrantza mundua aurrera ateratzea oso zaila –edo ezinezkoa– izango zela ere.
Zuri, itsasoan daudenen baitan bizi –izan– zaren horri, etxean zaintza lanetan geratu zaren horri, arrantzaleak lehenbailehen itsasoratzea ahalbideratzen duzun horri, gorazarre egin nahi dizugu. Itzalean egonagatik ere, zure lana oso garrantzitsua delako. Balearen Eguna, arrantzaleena ez ezik, zurea ere badelako.
Horregatik saregile bazara, edo inoiz izan bazara, maiatzaren 14an, 13:00ak aldera herriko plazara gerturatzera gonbidatzen zaitugu. Festa giroan, guztiok elkarrekin, zure lana eta izana goraipatuko dugu.