Saregile direnei eta izan direnei

Karkara 2016ko mai. 2a, 13:06

Xaltxerak

Arrantza, historikoki, herriaren sostengua izan dela ez da inongo gezurra. Ezta zu gabe arrantza mundua aurrera ateratzea oso zaila –edo ezinezkoa– izango zela ere.

Zuri, itsasoan daudenen baitan bizi –izan– zaren horri, etxean zaintza lanetan geratu zaren horri, arrantzaleak lehenbailehen itsasoratzea ahalbideratzen duzun horri, gorazarre egin nahi dizugu. Itzalean egonagatik ere, zure lana oso garrantzitsua delako. Balearen Eguna, arrantzaleena ez ezik, zurea ere badelako.

Horregatik saregile bazara, edo inoiz izan bazara, maiatzaren 14an,  13:00ak aldera herriko plazara gerturatzera gonbidatzen zaitugu. Festa giroan, guztiok elkarrekin, zure lana eta izana goraipatuko dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!