Legebiltzarreko Hauteskundeak zuzenean

Karkara 2016ko ira. 25a, 17:26

Legebiltzarreko Hauteskundeen eguna da irailaren 25a. 75 legebiltzarkidek osatzen dute legebiltzarra eta alderdi bakoitzak eserleku horietako zenbat lortuko dituen erabakiko da. 

Grafikoak: Berria

2016ko ira. 26a, 07:01

2012. urtearekin alderatuz gero, abstentzioak gora egin du Orion. 2012an %32,57koa izan zen eta 2016an %38,56koa. Lau urtetan erroldak gora egin duen arren, botota eman dutenen kopuruak behera egin du. 2012an 2.729 lagunek eman zuten botoa, 2016an 2.645ek.

Aian ere abstentzioak gora egin du, %33,66koa zen 2012an eta %38,05ekoa izan da orain. Erroldak ere gora egin du hauteskundetik hauteskunderako tartean, 92 lagun gutxiago joan dira hauteslekuetara. 2016an 953 aiarrek bozkatu dute eta 2012an 1045k bozkatu zuten.

2016ko ira. 26a, 06:50

Hauteskundeetako porrak ez du irabazlerik izan. 20 lagunek hartu zuten parte porran eta inork ez ditu legebiltzarkide kopuruak asmatu. EAJk 29 eserleku lortu ditu, EH Bildu izan da bigarren indarra 17 eserlekurekin, atzetik Elkarrekin podemos 11 legebiltzarkiderekin, PPk 9 lortu ditu eta PSE-EEk beste bederatzi.

Porran inork ez ditu emaitza horiek jarri: http://karkara.eus/porrak/eusko-legebiltzarrerako…

2016ko ira. 25a, 21:05

Orioko behin behineko emaitzak:
EAJ 1197
EH Bildu 917
Elkarrekin podemos 268
PSE-EE 160

2016ko ira. 25a, 21:05

Orioko udaletxeko emaitzak:
EAJ 499
EH Bildu 404
Elkarrekin podemos 105
PSE-EE 67

2016ko ira. 25a, 21:05

Orioko kultur etxea:
EAJ 389
EH Bildu 273
Elkarrekin podemos 99
PSE-EE 26

2016ko ira. 25a, 21:00

Orioko Ikastolako emaitzak:
EAJ 309
EH Bildu 240
Elkarrekin podemos 64
PSE-EE 38

2016ko ira. 25a, 21:00

Aiako behin behineko emaitzak:
EAJ 479
EH Bildu 362
Elkarrekin podemos 78
PSE-EE 17
PP 7
PACMA 7
Recortes cero 2
Libertate Nafarra 1

Baliogabeko boto bat eta boto zuri bat. Errolda, guztira, 1540koa izan da.

2016ko ira. 25a, 20:51

Aiako auzoetako mahaia:
EAJ 230
EH Bildu 171
Elkarrekin podemos 35
PSE-EE 6
PP 4
PACMA 1
Libertate Nafarra 1

Ez da baliogabeko botorik edo boto zuririk egon. Bozkatu zezaketen lagunak 1540 dira.

2016ko ira. 25a, 20:48


Aiako kaskoko emaitzak:
EAJ 249
EH Bildu 191
Elkarrekin podemos 43
PSE-EE 10
PACMA 6
PP 3
RECORTES CERO 2

Horrez gain, boto nulo bat eta beste boto zuri bat ere kontatu dira. Errolda 871 biztanlekoa da kaskoan eta horietatik 506k eman dute botoa.

2016ko ira. 25a, 19:52

75 legebiltzarkideetatik 25 izango dira gipuzkoarrak, beste 25 arabarrak eta gainontzeko 25ak bizkaitarrak. EH Bildu da lehendakarigaia aurkeztu ez duen alderdi bakarra.

2016ko ira. 25a, 19:52

20:00etan itxiko dira hautesontziak. Orduan hasiko dira lehen kontaketak.

2016ko ira. 25a, 17:36

Azken hauteskundeak 2012an egin ziren. Orduan EAJk irabazi zituen bozak eta 27 legebiltzarkide lortu zituen. Atzetik EH Bildu gelditu zen, 21 eserleku eskuratuta. Orduan ez zeuden alderdien zerrendan Elkarrekin Podemos eta Ciudadanos, beraz, oraingo honetan tarta alderdi gehiagoren artean banatuko da.

2016ko ira. 25a, 17:33

Aste honetan hauteskundeetako porra egin dugu. Alderdi bakoitzak lortuko dituen legebiltzarkide kopuruaren inguruan galdetu dutu. Guztira 20 erantzun jaso ditugu. Kopuru guztiak asmatzen dituena izango da irabazlea eta Karkarako poltsa eta postala jasoko ditu oparitan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!