Tokikom Jardunaldiak

Toki komunikabideen erronkak aztergai datorren astelehenean, TOKIKOM Jardunaldietan

Karkara 2016ko aza. 9a, 09:30
TOKIKOM Jardunaldien lehen edizioa 2012an egin zuen, eta onarpen zabala izan zuen euskal hedabideen artean.

Komunikazioaren munduko punta-puntako profesional eta enpresak izango dira azaroaren 14an Arrasaten egingo diren jardunaldietan. Horrez gain, Tokikom sariak banatuko dira.

Bost urte beteko dira laster Karkarak, beste 20 hedabiderekin batera, TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea, sortu zuela, komunikabide txikion panorama sendotzeko asmoz. Gainera, 25 urte ere badira, Arrasaten toki komunikabideon etorkizuna marrazteko ARKO Jardunaldiak egin zirela.

Bi urteurren horiek ospatzeko, TOKIKOM Jardunaldiak antolatu ditugu toki komunikabideok. Arrasaten elkartuko gara datorren astelehenean, edukietan, marketinean zein teknologian ditugun erronkei buruz jardungo dugu, komunikazioaren munduko punta-puntako profesional eta enpresen eskutik.

Gainera, tokian tokiko komunikabideok euskararen transmisio katean betetzen dugun papera ere aztertuko dugu, eta, lehen aldiz, TOKIKOM Sariak ere banatuko ditugu, komunikabide txikiotan urtean egindako portadarik, edukirik eta ikus-entzunezkorik. Toki komunikabideotan lan handia egiten den arren, sarritan tokiko publikoak baino ez du ikusten, eta sari hauen helburua egindako lan bikain horiek publiko zabalari ezagutaraztea da.

Jardunaldiok datorren astelehenean izango dira, azaroaren 14an, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Informazio gehiago eta izen ematea, http://tokikom.eus/jardunaldiak webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!