Tokikom Jardunaldiak

Banatu dituzte Tokikom sariak

Mirari Altube, Goiena 2016ko aza. 15a, 12:53

Tokiko komunikabideek egindako lanik onenak saritu dituzte. Portadarik onenaren saria jaso du Hiruka astekariaren Txonbo egin-ek; edukirik onenarena Noaua aldizkariko Udarregirenomenez gehigarriak; ikus-entzunezkorik onena, Goienaren Barruak astintzen dokumentalak; eta aipamen berezia jaso du, Baleikeren Tapa Pala bideo sortak.

Imanol Ubeda (Noaua): "Sariak ez ditugu gustuko baina ilusio handiarekin jaso dugu, eta bereziki, bazkideei eskerrak eman nahi dizkiegu Noaua babesten egon direlako. Ohore handia da Tokikomen eskuetatik saria jasotzea".

Goiatz Arana (Goiena): "Lezio hutsa izan da; buruko gaixotasuna duten lau lagunek barruak hustu zituzten naturaltasun osoz". Ikus-entzunezkoan agertzen direnez gain erraztasunak emandako guztiak eskertu ditu, eta parte-hartutako lankideak ere izan ditu gogoan.

Felix Aizpurua (Baleike): "Pozik jaso dugu saria, Baliabide gutxirekin baina mimo eta kontu handiz egin dugu saioa".

 

Portadarik onenaren saria jaso dute Hirukako kideek.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!