Gabonak 2016

Aian eta Orion korrika esango diote agur 2016ari

Karkara 2016ko abe. 29a, 16:46

San Silvestre lasterketak izango dira urteko azken egunean, abenduaren 31n, Aian eta Orion. Orion goizez izango da eta Aian arratsaldez.

Urtero bezala, korrika agurtuko dute urtea Aian eta Orion. San Silvestre lasterketak izango dira bi herrietan. Orion goizean izango da, 11:30ean hasita. Ordu horretan haurrak egingo dute lasterka, Ikastola aurretik abiatuta. Ondoren, 12:00etan, helduen txanda izango da.  Helduen lasterketarako izen ematea Karelan izango da. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Aian arratsaldean izango da krosa, 17:00etan. Izen ematea ordu erdi lehenago zabalduko da, 16:30ean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!