20. Korrika antolatzeko batzordea deitu du AEK-k

Karkara 2017ko urt. 13a, 09:44

Urtarrilaren 18an, 17:30ean izango da bilera, Orioko kultur etxean

Orio eta Aiako lurretatik pasako da 20. Korrika apirilaren 5ean. Korrika baina, ez da egun horretan lasterka jardutera mugatzen, eguna hurbildu ahala, giroa berotzeko zenbait ekimen antolatu izan baitira. Horri guztiari buruz hitz egin eta antolatzeko batzordea eratuko du, horrenbestez, Orioko AEKk. Urtarrilaren 18an, asteazkenean, bilduko dira Orioko Kultur Etxean, 17:30ean. Bilera irekia da eta edonork har dezake parte.

Giroa berotzen

Aste honetan bertan egin du AEKk publiko 20. Korrikako ibilbide osoa, herriz herri. Martxan jarri dira herriz herrikako Batzordeak bakoitzari dagokion eguna begiz jota. Hura iritsi bitartean, 20. edizioa berotzen joateko Korrikako bideoklipa argitaratua du jada AEKk, Zirkorrika izenburupean.

 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!