Errigora: eskatu oliba olioa eta kontserbak Karkaran

Karkara 2017ko mar. 1a, 09:45

Martxan da dagoeneko Errigoraren Uztaberria kanpaina. Martxoaren 1etik 14ra egin daitezke kontserba eta oliba olio eskaerak. Bi txandatan jaso eta ordainduko dira produktuak: martxoa amaieran olioa eta ekaina hasieran kontserbak.

Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldeko produktuak eskuratzeko aukera ematen dute Errigoraren kanpainek. Aurtengoan kanpaina bakarra izango da: olioa eta kontserbak, biak aldi berean eskatu beharko dira. Jaso eta ordaindu, aldiz, bi txandatan egingo dira: martxoa amaieran edo apirila hasieran olioa eta ekainaren hasieran kontserbak.

Inoiz baino eskaintza zabalagoarekin dator aurtengo kanpaina. Izan ere, lehenengoz, eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira. Oliba olioa, zainzuriak, pikillo piperrak, orburuak... eta askoz gehiago, Nafarroako erriberatik zure sukaldera zuzenean.

Martxoaren 1etik 14ra jasoko dira eskaerak. Karkaran bertan egin daiteke eskaera, bulegora geruratuz, 943831527 telefonora deituz edo karkara@karkara.com helbide elektronikora idatziz. Errigoraren webgunean ere egin daitezke eskaerak.

Hauek dira kanpaina honetan eskaintzen dituzten produktuak:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!