Ametsak interpretatzen ikasteko jardunaldia egingo dute apirilaren hasieran Orion

Juan Antonio Lopez Benedik gidatuko du jardunaldia. (J.A.Lopez Benedi Facebook)

Mandalara elkarteak antolatu du jardunaldia, eta Juan Antonio Lopez Benedi doktoreak eskainiko du.

Ametsak interpretatzeko tailerra antolatu du Orioko Mandalara elkarteak apirileko lehen astebururako. Juan Antonio Lopez Benedi doktoreak eskainiko du jardunaldia. Lopez Benedi gaian aditua da, eta nazioarte mailan hitzaldiak emateaz gain, hainbat liburu ere idatzi ditu ametsen interpretazioa ardatz hartuta.

Martxoaren 31n, ostiralarekin, doako hitzaldia emango du Lopez Benedik Mandalara elkartearen lokalean, 19:00etatik aurrera. Bestalde, apirilaren 1ean eta 2ean gaia sakontasunean landuko du, hiru modulutan banatuta egongo den tailer batean. Tailerraren prezioa edo beste hainbat zehaztasun ezagutu edo izena eman nahi dutenek, 648487489 telefono zenbakira deitu dezakete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!