Marka saiakera egingo dute Imanol Illarramendi eta Gorka Etxeberria harri-jasotzaileek

Karkara 2017ko uzt. 4a, 16:23

Uztailaren 23an Aiako probalekuan izango da harri-jasotze jaialdia.

Uztailaren 23an, 18:00etan hasita, Aiako probalekuan marka saiakera egingo dute Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak eta Gorka Etxeberria oriotarrak. Imanol Illarramendik bi eskuekin 216 kiloko errektangularra, eta esku bakarrarekin 170 kiloko zilindroa jasotzen saiatuko da.

Gorka Etxeberriak bi eskuekin 170-175 kiloko errektangularrarekin egingo marka saiakera.

Horiez gain, harri-jasotze jaialdian parte hartuko dute 11 urteko Udane Ostolazak, Idoia Etxeberriak, Izeta II.nak, Izeta IV.nak eta Mikel Lopetegi Urrak.

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak eta Aiako Idi Proba Elkarteak antolatu dute jaialdia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!