'Revuelcate 2017' ekimenean parte hartu dute Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideek eta hainbat herritarrek

Karkara 2017ko uzt. 11a, 16:16
Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideak aldapan gora gurpilari bueltak emanez. (Facebook: Joseba Ostolaza Harri Eskola)

Revuelcate 2017 kanpainak minbiziaren eta fibrosi kistikoaren tratamenduetan aurrera egiteko dirua biltzea du helburu.

Minbiziaren eta fibrosi kistikoaren tratamenduetan aurrera egiteko dirua biltzeko asmoarekin Revuelcate 2017 ekimena abiatu zuten pasa den ostegunean 21:00etan, Hendaian. Helburua 100 kiloko gurpil handi bat bueltak emanez Santiago de Compostelara eramatea da. Asteburuan lehen kilometroak egin zituen Euskal Herrian barrena eta Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideek eta hainbat herritarrek Donostiako Ondarreta auzotik Orioko Bentara eraman zuten gurpila txandaka, ostiralean.

Gurpilari eman dioten buelta bakoitzeko euro bat jasoko du ekimenak, eta bildutako guztia minbiziaren eta esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokara bideratuko dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!