Banatzailea behar du Karkarak

Lan poltsa irekiko dugu. Izena eman nahi duenak, abuztuaren 24a baino lehen egin dezake.

Banatzaile berria behar du Karkarak, hilean behin, azken ostiraletan, aldizkaria Orioko etxeetan banatzeko. Interesa duenak izena eman dezake karkara@karkara.com helbidera idatzita –izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez– edo   943 83 15 27 telefono zenbakira deituta. Abuztuaren 24a izango da lan-poltsan izena emateko azken eguna.

Hurrengo Karkara, irailaren 1ean

Inprentaren oporrak direla eta, abuztuko Karkara irailaren 1ean banatuko dugu, eta ez abuztuaren 25ean, aurreikusita zegoen bezala. Gogoratu, beraz, hilabete honetan astebete beranduago jasoko duzuela Karkara zuen etxeetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!