Laneko segurtasuna helburutzat hartuta, bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Karkara 2017ko urr. 24a, 15:53

Prestakuntza eta ezagutza zehatzak dituzten profesionala behar dituzte enpresek, eta lanerako aukerak hobetzeko helburuarekin, gaitasun profesionalak eta pertsonalak hobetzeko bi ikastaro antolatu ditu UKUEk langabeentzat.

Prestakuntza eta ezagutza zehatzak dituzten profesionala behar dituzte enpresek, eta lanerako aukerak hobetzeko helburuarekin, gaitasun profesionalak eta pertsonalak hobetzeko bi ikastaro antolatu ditu UKUEk langabeentzat. Lana modu seguruan egiteko ezagutzak lortzea izango da bi ikastaroen helburua.

Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa izango da bata, eraikuntza eta metalaren sektoreei zuzendutakoa. Sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta horren bidez laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea du xede ikastaroak.

Logistika eta biltegi eremuetan orga jasotzaileko operadore gidarien ikastaroa da bestea. Modu seguruan gidatzeko trebetasuna lortzea eta biltegiak kudeatzeko beharrezko kontrol eta gaitasunak lortzea da ikastaroaren helburua.

Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan bertan emango dituzte ikastaroak (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Plazak mugatuak dira eta langabezian dauden pertsonek izango dute lehentasuna. Izena eman edo argibideak jasotzeko, UKUEren webgunean eskura daitezke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!