Azaroaren 14ra arte eska daitezke Errigorako saskiak

Karkara 2017ko aza. 14a, 10:24

Udazkeneko kanpainari ekin dio Errigorak beste urte batez. Nafarroako erriberako ekoizleen produktuak Euskal Herri guztiaren eskura jartzeaz gain, Nafarroa hegoaldeko euskararen normalizaziorako hauspo ederra izaten ari da kanpaina azken urteotan.

Gaur hasi eta azaroaren 14ra arte izango dute herritarrek saskiak eskuratzeko aukera. Bi saski jarri dituzte aukeran: Errigoraren hastapenetako saski beltza, edo berrikuntzak biltzen dituen saski zuria. 25 ekoizlek hartu dute parte aurtengo kanpainan. Saskien prezioa, beste urteetan bezala, 50 eurokoa izango da.

Saskien eskaera Karkaran egin daiteke, 9:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara 943 83 15 27 telefono zenbakira deituta edo karkara@karkara.com helbidera idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!

Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!