Langabeak kontratatzeko, enpresentzako diru laguntza deialdia egin du UKUEk

Karkara 2017ko aza. 10a, 12:49

Langabeak kontratatzeko, Kostako enpresei diru laguntzak emateko oinarriak onartu ditu Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak. Diru laguntza horietarako 105.000 euro aurrekontua onartu dute. Laguntzaren eskabidea azaroaren 24rako aurkeztu beharko da UKUEn.

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzako diru laguntza deialdia zabaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Enpresa horiek langabeak kontratatzeko lagunduko ditu. 105.000 euro bideratuko ditu horretarako. Eskabideak UKUEn aurkeztu beharko dira azaroaren 24rako, eta diru laguntzaren zenbatekoa 1.500 euro eta 9.000 euro artekoa izango da, kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien eta kontratuaren iraupen eta lanaldiaren arabera.

Laguntza jasotzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsona langabeak kontratatu beharko dira. UKUEk adierazi duenez, bereziki baloratuko dituzte emakumeak edota 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzen dituzten enpresen eskaerak. Kontratazioek 2017ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitakoak izan beharko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!