Aiako eta Orioko parte hartzaileen denborak eta sailkapenak Behobia-Donostian

Karkara 2017ko aza. 13a, 10:58
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Urtero bezala, Orioko eta Aiako hainbat korrikalarik hartu dute parte Behobia-Donostia lasterketan. Hauek dira behin behineko sailkapenak eta denborak.

Atzo, azaroaren 12an, izan zen Behobia-Donostia lasterketa. 31.000 pertsona inguruk eman zuten izena eta horietatik 57 oriotarrak ziren eta 10 aiarrak.

Lehen oriotarrak Iñigo Exposito eta Sonia Alonso izan ziren. 01:11:45eko denbora egin zuen Expositok eta 01:33:18koa Alonsok. Aiatik, berriz, Hodei Alkorta eta Susana Martin izan ziren lehenak. 01:12:24 eta 02:14:47 izan ziren beren denborak.

Hauek dira Aiako eta Orioko sailkapen osoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!