'Euskaraz Gazte' literatur lehiaketaren sariak abenduaren 2an banatuko dira udaletxean, larunbatarekin

Karkara 2017ko aza. 29a, 14:46

Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 12:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat.

Azken urteetan bezala, Euskararen Egunaren bueltan banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sariak; aurten Euskararen Eguna igandearekin tokatu denez, sari-banaketa egun bat lehenago egingo da, abenduaren 2an, larunbatarekin.

Aurtengoa lehiaketaren 24. edizioa izan da.

Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 12:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!