Hondakin bilketa sistema berria

Hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko informazio saioak egingo dituzte

Karkara 2017ko aza. 30a, 16:45

Otsailaren 1ean sartuko da indarrean Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak biltzeko sistema berria.

Abenduaren hasieran etxeetara bidalitako informazioa osatu edo zalantzak argitzeko helburuarekin, informazio saioak antolatu dituzte Aian, Getarian, Orion, Zumaian eta Zarautzen. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditu Udal Elkarteak, eta saioak laburrak eta argigarriak izango direla azaldu dute.

Aia

Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 14an, 16.30ean, 18.00etan eta 19.30ean
  • abenduaren 29an, 12.00etan.

Orio

Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

  • abenduaren 14an, 10.00etan (euskaraz), 17.00etan (gaztelaniaz) eta 19.00etan (euskaraz)
  • abenduaren 29an, 10.00etan (euskaraz).

Urola Kostako Udal Elkartearen arabera, sistema berriak hainbat abantaila ekarriko ditu: baliabideak optimizatuko dira eta birziklatzeko aukerak biderkatu eta errefusa gutxiago sortzeko aukera emango du, besteak beste. Urtebetean %40ko birziklapen tasatik %60ra igotzea da erronka, eta hiru urtean %75era iristeko helburua jarri dute.

 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!