Hondakin bilketa sistema berria

Zabor bilketa sistema berriaren inguruko informazio saioak izango dira bihar

Karkara 2017ko abe. 13a, 10:32

Otsailaren 1ean sartuko da indarrean hondakinak biltzeko sistema berria. Etxera igorritako informazioa osagarritu eta zalantzak argitzeko, informazio saioak antolatu dituzte herriz herri.

Saioak "laburrak eta argigarriak" izango direla aurreratu du Udal Elkarteak, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte. Bihar izango dira Aiako eta Orioko saioetako batzuk:

AIA

Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz, ondorengo egun eta ordutegian:

-Abenduaren 14an, 16.30ean, 18.00etan eta 19.30ean.

-Abenduaren 29an, 12.00etan.

ORIO

Saio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:

-Abenduaren 14an, 10.00etan (euskaraz), 17.00etan (gaztelaniaz) eta 19.00etan (euskaraz)

-Abenduaren 29an, 10.00etan (euskaraz).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!