Txurrumuskik eski asteburu pasa antolatu du, urtarrilaren 20 eta 21erako

Karkara 2017ko abe. 14a, 16:04

Izena eman daiteke urtarrilaren 11era arte. DBH 1etik DBH 4ra bitarteko gaztetxoentzat antolatu dute irteera.

Txurrumuski Aisialdi Elkarteak eski asteburu pasa antolatu du Luz Ardidenera, urtarrilaren 20 eta 21eko astebururako. DBH 1etik DBH 4ra bitarteko gaztetxoak gonbidatu dituzte Ametsa gaztelekuan izena ematera, eta azken eguna urtarrilaren 11 izango dela ohartarazi dute. 95 euroko kostua izango du irteerak, eta ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dira izena ematerako orduan:

-Izen-emate orria (Gaztelekuan eskura daiteke).

-Baimen orriak (Ertzain etxean eskura daitezke).

-Osasun txartelaren fotokopia.

-Diru sarreraren ziurtagiria.

Dirua kontu korronte honetan sartzeko eskatu dute antolatzaileek: Laboral Kutxa 3035 0182 18 1820021770.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!