Hitzaldia eta ikastaroa eskainiko ditu Julio Alonsok urtarrilaren 26an, 27an eta 28an

Karkara 2018ko urt. 3a, 15:49

Bosgarren dimentsiora igoera hitzaldia eskainiko du Julio Alonsok urtarrilaren 26an, 19:00etan Salatxo aretoan. 27an eta 28an, aldiz, Lehen dimentsiora igoera ikastaroa eskainiko du; leku berean.

Bosgarren dimentsiora igoera hitzaldia eskainiko du Julio Alonsok urtarrilaren 26an, ostiralean, 19:00etatik aurrera Salatxo aretoan. Hurrengo bi egunetan, Lehen dimentsiora igoera ikastaroa eskainiko du; larunbatean 15:00etatik 21:00etara eta igandean 9:00etatik 21:00etara; leku berean.

Hitzaldiaren sarrera doakoa eta librea da, eta igoeraren eta dimentsioen gaineko azalpenak emango ditu Alonsok. Ikastarorako izen emateak, aldiz, 344 euroko kostua izango du; eta 608 40 97 25 telefono zenbakian egin beharko da erreserba aldez aurretik. Informazioa Julio Alonsoren webgunean aurki daitekeela azaldu dute antolatzaileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!