Bi Oparibox zozketatu ditugu Karkara laguntzaileen artean

Karkara 2018ko urt. 9a, 11:04

Hiru egunez landa-turismo, hotel landatar edo ostatu batean pasatzeko bi kutxa zozketatu ditugu.

Karkararen 390 zenbakian iragarri genuenez, bi Oparibox zozketatu ditugu Karkara laguntzaileen artean. Urtero, esker ona adierazteko, plazan jartzen gara abenduaren 24an laguntzaileei oparitxoak banatzen. Aurten, koadernoak edo poltsak banatu ordez, bi opari potolo zozketatu ditugu laguntzaile guztien artean.

Gaur goizean egin dugu zozketa, zuzenean eman dugu facebooken, eta hauek izan dira bi sarituak:

  • 88 zenbakia: Patricia Cowie Gordon
  • 327 zenbakia: Arantxa Solaberrieta Etxezarreta

Zorionak eman nahi dizkiegu bi sarituei eta eskerrak Karkara laguntzaile guztiei, urtez urte gure proiektua bizirik mantentzen laguntzeagatik. Haiek gabe Karkara ez litzake berdina izango. Eskerrik asko, beraz, guztiei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!