Azken egunak "Zubi bat sukaldera" eraikitzeko

Karkara 2018ko mar. 19a, 08:13

Martxoaren 20ra arte eska daitezke oliba-olio birjina eta kontserba loteak Karkaran.

Bosgarren urtez martxan jarri du Errigorak Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Kontsumo ohituretan eragiteko ideiarekin jaio zen Errigora, Nafarroako Erriberako produktuak Euskal Herriko etxeetako sukaldera eraman eta bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko helburuarekin. Urtez urte, ekoizle, boluntario eta kontsumitzaile komunitatea handitzen doa: 1.500 familia inguruk eskatu zuten olioa 2014an eta iaz, 6.000 etxetara heldu zen Errigoraren Uztaberria.

Bi kanpaina egiten dituzte urtean eta martxan da udaberrikoa. Nafar erriberako oliba-olio birjina eta kontserba sortak eska daitezke, ekologikoak edo konbentzionalak. Hauek dira eska daitezken produktuak eta prezioak:

Martxoaren 6tik 20ra egin daitezke eskaerak, Errigoraren webgunean edo Karkaran bertan: 943831527 telefonora deituta, karkara@karkara.com helbidera idatzita edo Kultur Etxean daukagun bulegora etorrita. Eskatutako produktuak bi txandatan banatuko dira, olioa apirilean eta kontserbak ekainean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!