Berrikuntza tresnak lantzeko ikastaroa eskainiko du UKUEk

Karkara 2018ko api. 12a, 15:53

Edozein enpresetan lantzeko beharrezkoak diren konpetentzia, ezagupen eta tresnak landu nahi dituzte ikastaroaren bitartez.

Berrikuntzarako ezinbestekoak diren konpetentzia, jarrera eta ezagutza zehatzak enpresetako hautaketa prozesuan gero eta gehiago baloratzen direla kontuan izanik, berrikuntza tresnak lantzeko ikastaroa eskainiko du UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak apirilaren 23tik ekainaren 22ra bitarte.

Besteak beste, erabaki azkarrak hartzea, enpatia, ikaskuntza kolaboratiboa, sare sozialak eta hizkuntza digitala landuko dituzte. UKUEren arabera, konpetentzia horiek bereizten dute talentua gaur egun. Ezagupen horiek landuko dituzte, sei modulutan:

1. Eraldaketa digitala - IKT 2.0
2. Zaintza teknologikoa
3. Marka pertsonala
4. Proiektuen eta denboraren kudeaketa
5. Kudeaketa aurreratua
6. Sormena eta ideiak kudeatzeko tresnak

215 ordu iraungo du ikastaroak, eta apirilaren 23tik ekainaren 22ra bitartean emango dute; astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Ikastaroa egiten duten pertsonak kontratatzen dituzten enpresek diru laguntzak lortu ahal izango dituztela jakinarazi dute udal elkartetik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!