Lan bila dabiltzan pertsonentzat eta enpresa sortu nahi dutenentzat orientazio zerbitzua eskainiko du UKUEk

Karkara 2018ko api. 18a, 10:00

Laneko eta autoenpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen jarraituko duela jakinarazi du UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak.

Laneko eta autoenpleguko orientazio zerbitzua eskaintzen jarraituko duela jakinarazi du UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak; langabezian dauden pertsonei lana bilatzen lagundu, lana dutenei hobetzen lagundu eta enpresa bat sortzeko asmoa dutenei laguntza eta aholkularitza eman asmoz.

Orientazio saio pertsonalizatuez gain, ikastaroak ere eskainiko dituztela jakinarazi dute. Lana bilatzeko prozesuan lagungarriak diren zenbait alderdi landuko dituzte ikastaro horietan. Apirilean eta maiatzean, ondorengoak eskainiko dituzte:

CURRICULUMA HODEIA

Plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertzeko.

Data: apirilak 27 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

 

LAN ELKARRIZKETA: Lan-elkarrizketa entrenatzeko.

Data: maiatzak 11 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

 

ALDI BATERAKO LANERAKO ENPRESETAN IZENA EMAN (ABLE): Aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landu eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta lantzeko.

Data: maiatzak 25 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!