Aian ete Orion egingo diren kirol udalekuetan izen eman daiteke dagoeneko

Karkara 2018ko api. 19a, 09:38

Txurrukako aterpetxean irailaren 2an abiatuko da udalekua. Hil bereko 7an berriz, V.Aia-Orio Triatloia ospatuko da.

Udaleku ezberdin batzuk aurkezten dituzte elkarlanean Nik tri eta #Izanezberdin ekimenek. Urtetik urtera errepikatzen dute formula bera, eta bere etekinak ematen ari da. Gero eta gazte gehiagok ematen du izena triatloi udalekuetan. Aurten ere 140 plaza ireki dituzte. Gipuzkoan, esaterako, Orioko Txurruka aterpetxeak hartuko du triatloi udalekuen VIII. edizioa, irailaren 2an. 80 haurrentzat dago lekua.


Astebeteko egonaldia lagunartean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, paregabeko ingurunean. Jolasen bitartez kirol jarduera ezberdinak egingo dira, triatloia osatzen duten hiru kirolak izanik gehien landuko direnak: igeriketa, bizikleta eta korrika. Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean:  hondartza, igerilekuko jolasak…

Gaztetxoen Aia-Orio triatloia aldiz, irailaren 7an egingo da. 7 urtetik gorako edonork har dezake parte proba horretan.

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea eta balioen transmisio-tresna izatea da, elkartasuna eta laguntasuna, izaera aktiboa eta positiboa, ahalegina, diziplina eta norbere burua hobetzeko grina, elkarlana, konpromisoa eta gizarte inklusioa, ohitura osasungarriak, besteak beste.

Informazio gehiago: info@niktri.eus helbidean edo 943.83 3641 / 628.643069 telefonoetan. Izen-ematea: www.niktri.eus helbidean.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!