"Oriotarra eta Realekoa naiz. Une honetan munduko pertsona zoriontsuena naiz"

Karkara 2018ko api. 21a, 17:28

Imanol Alguacil oso gustura azaldu da bere taldeak lortutako azken emaitzekin.

Oraindik lehenengo maila handia geratzen zait. Meritu guztia jokalariena da. Oriotarra naiz, eta Realekoa. Gure afizioa horrela gozatzen ikustea.. zer gehiago eska dezaket? Munduko pertsona zoriontsuena naiz une honetan.

Adierazpen horiekin argi utzi zuen atzo Imanol Alguacil oriotarrak datorren denboraldian ez dela izango Realeko lehen taldearen entrenatzaile. Dena den, atzo hilak 21 eskainitako prentsaurrekoan aurreko igandean Atletiko Madrili 3-0 Anoetan irabazi ostean bizi izandakoa izugarria izan zela berretsi zuen.

Oriotarrak estreinaldi bikaina egin du Realaren aulkian. Hala islatzen dute emaitzek: txuri-urdinek ez dute golik jaso azken  Alguacilen esanetara daudenetik.

Nazioarteko prentsan ere oihartzuna izan du gertaera horrek:

 

 

Imanol Alguacilen iritsierarekin eta XXI. mendean lehenbiziko aldiz, Realak ez du golik jaso Ligako lau jardunaldiz jarraian. Benetan pizgarria.

 

Albisteko argazki nagusia: mundodeportivo.com

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!