Donostiako turismo arloko 47 enpresetako arduradun eta profesionalek Orio bisitatu zuten atzo

Karkara 2018ko api. 25a, 12:42

Foru Aldundiak, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Debegesak antolatu zuten irteera, profesionalek Urola Kostako turismo eskaintza zuzenean ezagutu ondoren, beren bezeroei eskaintzaren berri emateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Departamentuak, Urola Kosta eta Debabarrenako eskualdeekin lankidetzan, bisita teknikoa egin zuen atzo, apirilaren 24an, bi eskualdeen baliabide eta produktuak turismoaren arloko enpresa eta profesionalei ezagutzera emateko.

Bisitan parte hartu zuten Donostiako eta inguruko turismoaren arloko 47 enpresak, profesionalek eta eragilek, (turismo bulegoak, hotelak, turismo gidak…) eta egitarau bete-betea izan zuten.

Bisita teknikoa Orion hasi zen. Arraunarekin eta beste ur-kirolekin lotzen den eskaintza turistikoa ezagutu zuten herrian. Jarraian Zarautzen izan ziren, eta  txakolina eta Aiako gazta dastatu zituzten itsas ondoko mahastietan. Mutriku, Deba eta Zumaia bisitatu zituzten gero. Antolatzaileen arabera, bisita teknikoa arrakastatsua izan zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!