Berdin-Berdinekoek, asteburu 'bikaina' Echo Ibarrean

Karkara 2018ko mai. 25a, 09:47

Pasa den maiatzaren 12 eta 13an Echo Ibarra bisitatu zuten Berdin-Berdinak taldeko 25 bat kirolarik, begiralek eta lagunek, asteburua elkarrekin pasatzeko.

Echo Ibarrako kanpinean hartu zuten ostatu Berdin-Berdinak taldeko neska-mutilek eta antolatzaileen esanetan, egonaldia ederki aprobetxatu zuten, elkar hobeto ezagutzeko, Echoko inguru ederretan paseatzeko eta igande goizean mendi-buelta erraz bat egiteko.

Nabarmendu beharrekoa da Echoko kanpineko langile eta arduradunek gure taldearekin izan duten jarrera aparta. Taldeko neska-mutilek ederki pasatu dute lagunartean, eta dagoeneko hasita daude galdetzen noiz egingo dugun hurrengo irteera, gehitu dute Berdin-Berdineko kideek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!