Ekainaren 10eko giza katerako izena eman daiteke asteburu honetan

Karkara 2018ko eka. 2a, 12:44

Orion kultur etxean eta kanpinean daude izena emateko orriak; Aian, berriz, Iturriotzena tabernan. Asteburu honetan ordu hauetan jarriko dituzte mahaiak: larunbatean 12:00etan eta 19:00etan; igandean,12:00etan. Itsaskiz betatako otarra zozketatuko da.

Eman Eskua EtorkiZUnari lelopean, Giza katea antolatu du Gure Esku Dagok ekainaren 10ean. Donostia eta Gasteiz, Bilbotik pasatuta, lotuko ditugu. 201,9 kilometro izango dira guztira.

Oriori kilometro bat dagokio eta beste bat Aiarekin batera. Ia bostehun herritarretara eman dute izena eta beste hainbeste behar ditugu 1000ra iristeko. Zure laguntza ezinbestekoa dugu, Azken txanpan gaude, etorkizuna gurea da! adierazi dute Orioko Baliza taldetik.

Orion Kultur Etxean eta Kanpinean daude izena emateko orriak eta Aian Iturriotzena tabernan.

Asteburu honetan ordu hauetan jarriko dituzte mahaiak: ostiralean 19:00etan, larunbatean 12:00etan eta 19:00etan; igandean,12:00etan. Itsaskiz betatako otarra zozketatuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!