Ordaindutako 60 beka emango dira atzerriko enpresetan praktikak egiteko

Karkara 2018ko eka. 12a, 10:12

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira (30 urtetik beherakoentzat). Izena emateko epea ekainaren 15etik uztailaren 16ra egongo da zabalik.

Global Trainning programaren baitan, Urolako Kostako Udal Elkarteak, beste garapen agentziekin batera, eta Donostiako Sustapen sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, atzerriko enpresetan praktikak egiteko 60 beka emango ditu.

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira (30 urtetik beherakoentzat), eta, programa horri esker, gazteei aukera emango zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.

Beka hori gutxienez 6 hilabetekoa izango da. Herrialdeen, enpresen eta espezialitateen zerrenda Interneten dago eskura http://www.becasglobaltraining.eus/ Bekaren zenbatekoa da 1.400 €  (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)

Izena emateko epea: ekainaren 15etik uztailaren 16ra izango da.

Argibideetarako:

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresentzako Zerbitzuak
  • Aintzane Ruesgas, enpresa@urolakosta.eus
  • Tel. 943890808

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!