Mugikor zaharren bilketa egingo da ikastolan, Kongoko herritarren alde

Karkara 2018ko eka. 14a, 12:48

Bilketa ekainaren 19an, asteartearekin, amaituko da. Herritarrek euren mugikor zaharrak ikastolako idazkaritzan ipinitako kaxetan utz ditzakete.

Ikastolan egindako DBH 3.mailako Gizarte Zientzietako proiektu baten bidez jakin du Orioko Ikastolak munduan hainbat tokitan izugarrizko pobrezian bizi direla, Kongoko herritarrak adibidez.

Egoera horri amaiera eman nahian, 'Alboan' izeneko elkarte bati gehitu dira eta Kongo herritarren alde mugikor zaharren bilketa egitea proposatu dute. Behin mugikor zaharrak bildutakoan -diote ikastolatik- 'Alboan' elkarteak jasoko dizkigu eta horiek birziklatu egingo dira lortutako diruarekin han dagoen jendeari laguntzeko asmoz. Hau horrela izanda, zuen laguntza ezinbestekoa ikusten dugu, zenbat eta mugikor gehiago bildu, hobe. Etxe bazterrean dituzuen eta erabiltzen ez dituzuen mugikorrak DBH-ko idazkaritzan egongo diren kaxa batzuetan uztea eskertuko genizueke.

Bilketa ekainaren 19an, asteartearekin, amaituko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!