ZOZKETA: Asier Gozategiren elkarrizketa musikaturako 5 sarrera bikoitz zozketatzen ditu KARKARAk. Parte hartu!

Karkara 2018ko eka. 20a, 16:38

Karkara Kultur taldeak antolatuta, Asier Gozategik elkarrizketa musikatua eskainiko du ostiralean, ekainak 22, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. 21:30ean hasita, ordu beteko iraupena izango du ekitaldiak. KARKARAk bost sarrera bikoitz zozketatzen ditu.

Zozketan parte hartzeko bidali zure argazki bat Gozategiren disko batekin eskuan –taldearen edozein lanek balio du– karkara@karkara.com e-postara. Partaide guztien artean bost sarrera bikoitz zozketatuko dira.

Irabazleen emaitza sare sozialetan argitaratuko da ostiralean, hilaren 22an, eguerdiko 12:00etan. Zorte on!

Formatu intimoa
Iñigo Gaiton kazetariak elkarrizketatuko du musikari oriotarra. Elkarrizketan zehar abestien sorkuntza prozesua azalduko du Gozategik, azken hamarkadetako musika ibilbidea errepasatuko du hainbat bitxikeria azalduz, eta zuzenean lauzpabost abesti eskainiko ditu gainera.

Kontzertua doakoa izango da Karkara lagunentzat, eta gainontzeko herritarrek bost euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, kontzertu musikatuaz gozatu nahi duten Karkara lagunek ere sarrerak jaso beharko dituzte kultur etxeko lehen solairuan.

Sarrerak salgai daude kultur etxeko lehen solairuan 08:30etik 17:30era, eta kontzertua hasi aurretik areto nagusiaren atarian.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!