San Joan sua piztuko dute gaur, Aian eta Orion

Karkara 2018ko eka. 23a, 12:22
Aiako San Joan sua.

Aurten Harribil Dantza taldeak Arinmak ikuskizuna aurkeztuko du San Joan bezperan, Karela Kiroldegian.

Gaur San Joan bezpera da, eta Aian eta Orion hainbat ekitaldi antolatu dituzte uda sasoiari ongietorria emateko. Alde batetik, Aian 22:00ak inguruan sua piztuko dute herriko plazan, eta herritarrak suaren inguruan dantza egitera gonbidatu ditu Lardizabal Eskolako Guraso Elkarteak. Dantzaldiaren ondoren, txokolatea bizkotxoekin dastatuko dute bertaratzen direnek.

Orion, sorginen kalejirak herria zeharkatuko du 21:30ean hasita. Aurten berrikuntza moduan, Harribil Dantza Taldeak Arinmak izeneko ikuskizuna prestatu du San Joan bezperarako, eta 22:00tan Karela Kiroldegian aurkeztuko dute dantza eta musika uztartuko dituen saioa. Bestalde, 22:30ean San Joan sua piztuko dute Anibarko Portua auzoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!