Asteazkenean, giza kateko argazki eta bideo emanaldia eskainiko dute

Karkara 2018ko eka. 25a, 14:36
Ekainaren 10eko giza katea Orion

Iban Egigurenek eta Koldo Olariagak ateratako argazkiak eta bideoak proiektatuko dituzte, Salatxo aretoan.


Orioko Gure Esku Dagok ekainaren 10eko giza kateko argazki eta bideo emanaldia antolatu du asteazkenerako. Salatxo aretoan izango da saioa 20:00etan hasita, eta bertaratzen direnek Iban Egigurenen eta Koldo Olariagaren argazkiak eta bideoak ikusteko aukera izango dute. Ondoren, pintxo batzuk jango dituzte lagun giroan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!