'Auto-engainu konstantean'

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Gaiton 2018ko eka. 26a, 13:23

Iñigo Gaitonek Karkararen 396. zenbakiko 'Nire honetan' txokorako idatzi duen iritzi artikulua.

Hemendik gutxira, urte edo agintaldi bakan batzuk barru, Orion, agian, handiagoa izango da edadekoen ongizateaz arduratuko den etorkinen zenbatekoa, garai bateko arrantzale kopurua baino.

Bizitzan zehar, gizakiak etengabe engainatzen du bere burua, komeni zaionaren arabera; ginenaren, garenaren eta izan nahiko genukeenaren arteko oreka jokoan ahitzen ditugu egunak maiz. Gu herri arrantzalea gara oraindik, jakina.

Oscarrek estropadekin asko gozatzen duela aitortu zidan, aldizkari honetako erreportajerako egindako elkarrizketan; badakiela, nolabait, oriotarron emozio kolektiboaren parte sentitzen eta horren zaporea dastatzen.

Claudiak KARKARA irakurtzen duela esanez harritu ninduen. Google translate erabiliz itzultzen ditu hitz solteak eta esaldiak.

Bizitzari gutxi eskatzen diolako-edo, konforme antzean bizi omen da Marina, astelehenetik ostiralera egunean 22 orduz lan egin arren.

Gehiago edo gutxiago, hiru zaintzaileak gustura bizi dira Orion; nik, inguruko askok bezala, sinistu egiten diet hori. Nire komenientziarako, ziurrenik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!